EAEn 2.733 langabe gehiago zenbatu dira ekainean, aurreko hilaren aldean

Lanbideko bulego bat.
LANBIDE - Archivo
Actualizado: jueves, 2 julio 2020 11:32

BILBO, 2 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpleguko zerbitzu publikoek 2.733 langabe gehiago zenbatu dituzte ekainean, aurreko hilaren aldean (%1,93 gehiago), eta horrela, guztira 144.448 langabe daude. Iazko ekainarekin alderatzen bada, aurten 33.105 langabe gehiago zenbatu dira, hau da, %29,73 gehiikuntza, Espainiako Gobernuko Enpleguko eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren datuen arabera.

Lurraldeka, Bizkaian 80.967 langabe daude, maiatzean baino 1.351 gehiago (%1,70) eta 2019ko ekainean baino 17.054 gehiago (%26,68). Gipuzkoan 39.138 langabe zenbatu dira ekaina bukatzean, maiatzean baino 821 gehiago (%2,14) eta iazko ekainean baino 10.341 gehiago (%35,91). Azkenik, Araban 24.343 langabe daude, maiatzean baino 561 gehiago (%2,36) eta 2019ko ekainean baino 5.710 gehiago (%30,64).

Halaber, EAEn dauden 144.448 langabeetatik, 79.313 emakumezkoak dira, eta 65.135 gizonezkoak. Gainera, langabe guztien artetik, 13.676 pertsona 25 urtetik beherakoak dira, eta gainerakoak adin horretatik gorakoak.

Sektoreei dagokienez, eraikuntzan bakarrik jaitsi da langabezia ekainean, 117 langabe gutxiago zenbatu ondoren; guztira 9.279 langabe daude eraikuntza sektorean. Aurreko enplegurik gabeko kolektiboan 17.214 langabe daude orotara (1.597 gehiago), zerbitzuetan 97.647 (992 gehiago), nekazaritzan 2.887 (161 gehiago) eta industrian 17.421 (100 gehiago).

Kontratazioari dagokionez, EAEn 50.631 kontratu egin dira ekainean, maiatzean baino 16.881 gehiago (%50,02) eta 2019ko ekainean baino 42.884 gutxiago (-%45,83). Ekainean egindako kontratu guztien artetik, 4.350 mugagabeak izan dira (maiatzean baino 1.677 gehiago eta 2019ko ekainean 3.477 gutxiago), eta 46.281 aldi baterako (15.204 gehiago eta 39.367 gutxiago, hurrenez hurren).