13 de noviembre de 2019
  • Martes, 12 de Noviembre
  • 21 de Urria de 2019

    EAJk zazpi diputatu lortuko lituzke azaroaren 10ean, EH Bilduk eta PSE-EEk launa eta Elkarrekin Podemos-ek hiru

    EAJk zazpi diputatu lortuko lituzke azaroaren 10ean, EH Bilduk eta PSE-EEk launa eta Elkarrekin Podemos-ek hiru
    RTVA - ARCHIVO

    BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

    EAJk irabaziko lituzke Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) azaroaren 10eko hauteskunde orokorrak orain egingo balira, Espainiako Kongresurako zazpi diputatu lortuta, apirilaren 28ko bozetan lortu zituenak baino bat gehiago.

    Halaber, EH Bilduk eta PSE-EEk launa ordezkari eskuratuko lituzkete, eta Elkarrekin Podemos-ek bat galduko luke, hirurekin geratzeko. PPk ez luke ordezkaritzarik lortuko, Eusko Jaurlaritzak egindako hauteskundeetarako boto aurreikuspenari buruzko azterlanaren arabera.

    Bestalde, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko boto aurreikuspenaren azterlanaren arabera, bozak orain egingo balira, EAJ 28 legebiltzarkidetik 30era igoko litzateke; PSE-EEk hiru ordezkari irabaziko lituzke, 12ra helduz; EH Bilduk bat galduko luke, 18tik 17ra jaitsiz; Elkarrekin Podemos bederatzirekin geratuko litzakete, bi galduta; eta PP bederatzitik zazpira jaitsiko litzateke.

    Azterlanerako informazio bilketa urriaren 1etik 9ra egin zen, etxebizitzetan egindako banakako 2.170 elkarrizketaren bidez (1.022 Bizkaian, 658 Gipuzkoan eta 490 Araban).

    Contador

    Lo más leído en Euskera