Eguraldia.- Giro eguzkitsua espero da larunbat honetan

Larunbateko iragarpena
EUSKALMET
Publicado: sábado, 22 febrero 2020 7:05

BILBO, 22 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, larunbat honetan, otsailaren 22an, giro eguzkitsua espero dugu, baina goi hodeiek zerua lausotuta utziko dute. Hego ukituko haize ahularekin hasiko dugu eguna eta tenperatura maximoak apur bat igoko dira. Orduak igaro ahala, haizeak ipar-mendebaldera egingo du eta litekeena da kostaldetik behe hodei batzuk sartzea.

Tenperatura minimoak jaitsi egingo dira eta hotz egingo du lehen orduetan; barnealdeko hainbat txokotan tenperatura zeropera jaitsiko da. Hiriburuetan, Bilbon 6 gradu espero dira gutxienez eta 17 gehienez, Donostian 5 gutxienez eta 16 gehienez, Gasteizen -2 gutxienez eta 17 gehienez, eta Iruñean 1 gutxienez eta 16 gehienez.

Itsasoan hegoaldeko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-osagaira aldatuko da, 2-3ko indarrarekin; itsaso kizkurra eragingo du, arratsaldean itsaskirriko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta arratsaldean 2,5 metro ingurukoak. Itsasgora 15:33an izango da, eta itsasbeherak 09:15ean eat 21:25ean. Uraren tenperatura 12-13 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.