Eguraldia.- Hodeiak ekarriko ditu fronte batek igandean

Igandeko iragarpena.
EUSKALMET
Publicado: sábado, 14 diciembre 2019 14:24

BILBO, 14 Dic. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igandean, abenduaren 15ean, guregandik hurbil izango den fronte batek hodeiak ekarriko dizkigu. Hodei gehien mendebaldean pilatuko dira, eta ez da baztertzen bertan tarteka euri pixka bat egin dezakeenik. Ekialdean hodeitza saretuago egongo da.

Hego-haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak antzekoak edo apur bat baxuagoak izango dira. Hiriburuetan, Bilbon 10 gradu espero dira gutxienez eta 16 gehienez, Donostian 10 gutxienez eta 17 gehienez, Gasteizen 7 gutxienez eta 13 gehienez, eta Iruñean 5 gutxienez eta 13 gehienez.

Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3-3,5 metroko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 05:17an eta 17:48an izango dira, eta itsasbeherak 11:34an eta 23:46an. Uraren tenperatura 14-15 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.