Eguraldia.- Ildo beretik igandean

Igandeko iragarpena
EUSKALMET
Publicado: sábado, 22 febrero 2020 14:26

BILBO, 22 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igandean, otsailaren 23an, ildo beretik jarraituko dugu, eta giro argia eta lehorra nagusituko da. Hala ere, litekeena da ipar partean zerua lainotuago egotea, behe hodeiekin. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da hasieran; goizean hegoaldekoa nagusituko da eta arratsaldean iparraldekoa kostaldean.

Tenperaturan ez da aldaketa handirik espero; balio suabeak neurtuko dira eguerdi inguruan, eta lehen eta azken orduetan hotz egingo du. Hiriburuetan, Bilbon 5 gradu espero dira gutxienez eta 17 gehienez, Donostian 4 gutxienez eta 17 gehienez, Gasteizen -1 gutxienez eta 18 gehienez, eta Iruñean 0 gutxienez eta 17 gehienez.

Itsasoan hegoaldeko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-osagaira aldatuko da, 2-3ko indarrarekin; itsaso kizkurra eragingo du, arratsaldean itsaskirriko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2,5-3 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 03:41ean eta 16:02an izango dira, eta itsasbeherak 09:48an eta 21:57an. Uraren tenperatura 12-13 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.