Eguraldia.- Prezipitazio dezente berriro larunbatean

Larunbateko iragarpena.
EUSKALMET
Publicado: viernes, 15 noviembre 2019 17:16

BILBO, 15 Nov. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, larunbatean, azaroaren 16an, prezipitazio dezente espero dugu berriro. Kantauri isurialdean litro dezente pilatuko dira eta bertan ekaitzak jo dezake eta txingorra ere egin dezake. Elur kota 600-800 metro inguruan egongo da, eta baliteke hasieran zertxobait beherago jaistea; arratsaldetik aurrera igotzen joango da, azken orduetan 1.000 metro inguruan izan arte.

Mendebaldeko haize biziarekin jarraituko dugu, batez ere kostaldean. Tenperaturan ez da aldaketa handirik izango, eta baliteke Araba eta Nafarroako zenbait lekutan izotza botatzea. Hiriburuetan, Bilbon 6 gradu espero dira gutxienez eta 10 gehienez, Donostian 5 gutxienez eta 9 gehienez, Gasteizen 0 gutxienez eta 5 gehienez, eta Iruñean 1 gutxienez eta 5 gehienez.

Itsasoan mendebal-osagaiko haizea ibiliko da, 4-5eko indarrarekin, eta itsaskia edo itsaski handia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Trumoi ekaitzak izan daitezke. Itsasgorak 05:22an eta 17:51n izango dira, eta itsasbeherak 11:39an eta 23:52an. Uraren tenperatura 17 gradukoa da eta ikus-eremua bat eta lau kilometro artekoa izango da.