EHUk jada erabiltzen ez duen material informatikoa eta ikus-entzunezkoa emango du dohaintzan

EHUk jada erabiltzen ez duen material informatikoa eta ikus-entzunezkoa emango du dohaintzan
EHU - Archivo
Actualizado: lunes, 20 mayo 2019 11:09

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) dagoeneko unibertsitate zerbitzurako balio ez duen material informatikoaren eta ikus-entzunezkoaren esleipendunak hautatzeko baldintzak argitaratu dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA). Unibertsitateak doan emango ditu materialok, eta adjudikaziodunek ez diote unibertsitateari inongo ordainik edo zerbitzurik eman beharko.

EHUk jakinarazi duenez, legez eratutako ikasleen elkarteek eta ikasleen gurasoen elkarteek parte har dezakete prozeduran, baldin eta kontratatzeko gaitasuna badute, mota guztietako kontratuetarako gaitasun orokorrari buruzko Kode Zibilaren arauekin bat, eta, zehazki, dohaintzak jasotzeko gaitasuna eta egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) badute.

Prozeduran parte hartu nahi duten erakundeek eskaera bat bidali beharko dute EHUko Ondare Zerbitzuko Ondare eta Kontratazioko Gerenteordetzari, deialdian zehaztutako dokumentazioarekin batera. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko ekainaren 3an amaituko da.

69 mahai ordenagailuk, 42 PUZek eta 40 bideo proiektagailuk osatzen dute deialdi honetako ekipoa. Materiala Arabako eta Gipuzkoako campusetan dago, eta erakunde esleipendunak arduratuko dira jasotzeaz, jakinarazi eta gero.