Eneko Olasagasti eta Luis Marías izango dira asteartean 'Eztabaidak literaturarekin' saioan, Bilbon

Saioaren kartela.
BILBOKO UDALA
Publicado: lunes, 11 noviembre 2019 11:01

BILBO, 11 Nov. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak 'Eztabaidak literaturarekin' ekimenaren beste saio bat antolatuko du asteartean, azaroaren 12an, Bidebarrieta Kulturgunean, eta Eneko Olasagasti eta Luis Marías izango dira protagonistak. 'La literatura también es un guión' (Literatura ere gidoi bat da) izenburupean, saioak bat egingo du Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 61. edizioarekin, Alicia San Juan kazetariak moderatuko du, eta 19:30ean hasiko da.

Antolakuntzak jakinarazi duenez, zine gidoiaren bitartez zinemaren eta literaturaren artean beti egon den harremana aztertuko dute saioko parte hartzaileek. Literatur lanak berez gidoi on bat izateko dituen aukerak, liburu arrakastatsuak film ona bermatzen duen ala ez, edo gidoi batek jatorrizko literatur testua hobetu dezakeen izango dituzte hizpide. Horrez gain, gidoilariak literaturako testu bat egokitzeko eta pantailara eramateko orduan egiten duen lana nabarmenduko dute, eta jatorrizko gidoia literatura den ala ez aztertuko.

Eneko Olasagastiri donostiarra gidoilaria eta ekoizlea da, eta esperientzia zabala du antzerki, zine eta telebista zuzendari gisa. Antzerkian, 'Ama begira zazu' eta 'Metxa' zuzendu ditu, besteak beste; telebistan, 'Bi eta bat', 'Jaun eta jabe' eta 'Martin'; eta zinean, 'Maité' eta 'Sí, quiero' film luzeak eta 'Barrura begiratzeko lehioak' eta 'Alardearen Seme-Alabak' dokumentalak.

Luis Marías bilbotarra Informazio Zientzietan lizentziatu zen EHUn. Gidoilari ibilbide luzea egin du, eta 'Farmacia de guardia' edo 'Al filo de la ley' telebistako serieetako eta 'Todo por la pasta' (Enrique Urbizu), 'Mensaka' (Salvador García Ruíz) edota 'Ola de crímenes' (Gracia Querejeta) filmetako gidoiak daude bere lanen artean. 'X' eta 'Fuego' filmak zuzendu ditu, eta 2004tik Historias del Tío Luis ekoiztetxe propia du.