Epailearengana eraman dute Beasaingo sexu erasoaren ustezko egilea

Actualizado: lunes, 22 julio 2019 16:15

DONOSTIA, 22 (EUROPA PRESS)

Beasainen (Gipuzkoa) emakume bati sexu erasoa egiteagatik joan den ostiralean atxilotutako 34 urteko gizonezkoa epaitegira eraman dute astelehen honetan, epaileak deklarazioa har diezaion, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press berri agentziari jakinarazi dionez.

Emakume batek ekainaren 13an salatu zuen sexu erasoa egin ziotela Beasainen (Gipuzkoa). Ertzaintza ikertzen hasi zen, eta joan den ostiralean sexu erasoaren ustezko egilea zen gizon bat atxilotu zuen, Lazkaon.

Atxilotuak asteburu osoa igaro du ertzain etxean, eta astelehen honetan eraman dute Tolosako guardiako epitegira, epaileak deklarazioa har diezaion.

Bestalde, Ertzaintzak gertatutakoa ikertzen jarraitzen du, atxilotua nahasita egon daitekeelako azken urteetan inguruan gertaturiko beste sei sexu erasotan.