Espainiako Gobernuak dio euskara ezin dela betebehar izan estatuko funtzionarioentzat, baina bai meritua

La ministra de Política Territorial y Función Pública, Carolina Darias, responde a las pregunats de la oposición durante una sesión de control al Gobierno en el Congreso de los Diputados, Madrid (España), a 19 de febrero de 2020.
Eduardo Parra - Europa Press
Actualizado: miércoles, 19 febrero 2020 13:33

BILBO, 19 (EUROPA PRESS)

Carolina Darias Espainiako Gobernuko Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministroak asteazken honetan esan duenez, gaztelaniarekin batera ofizialak diren hizkuntzak jakitea "ezin da inoiz baldintza bat izan" estatuko funtzionario gisa lanpostu bat lortzeko, baina bai meritua. Halere, Estatuko Administrazio Orokorrean ere "hizkuntza ondarea babesteko" neurriak bultzatzeko konpromisoa hartu du.

Josune Gorospe EAJko diputatuak egindako galdera bati erantzun dio Dariasek Kongresuko osoko bilkuran. Europako Kontseiluak hizkuntza gutxituen eta, besteak beste, euskararen inguruan emandako gomendioei kasu egiteko eskatu du Gorospek. "Estatuak Euskadin duen Administrazioan euskararen erabilera sustatzeko premiazko gomendioa egiten du. Hortik dator galdera, zein asmo dituzue?", azaldu du.

Horrela, ministroak ziurtatu du legegintzaldi berrian "ekintzak egiteko" konpromisoa hartu duela Espainiako Gobernuak, baina ez du bat bera ere zehaztu. Halaber, jakinarazi du laster bilduko duela Hizkuntzen Kontseilu Ofiziala, hizkuntza propioa duen autonomia erdekidegoren batean, eta nabarmendu du hizkuntzak babestea herritarren eskubidea eta betebehar konstituzionala dela.

Dariasek adierazi du Espainiako Herri Administrazioaren Institutuak formakuntza eskaintzen diela estatuko funtzionarioei, baina, argitu duenez, euskara, katalana edo galegoa jakitea "ezin da inoiz baldintza bat izan lan publikora heltzeko", baina "bai meritua".

EAJko diputatuak Europako Kontseiluaren gomendioak betetzea exijitu du, eta estatuak arlo honi eskaintzen dion dirua "egoera makillatzeko apurrak" direla kritikatu du.