Etxebizitzen salerosketa %7,9 gehitu zen EAEn joan den urrian

Etxebizitzak.
EUROPA PRESS - Archivo
Actualizado: viernes, 13 diciembre 2019 17:14

BILBO, 13 (EUROPA PRESS)

Etxebizitzen salerosketa %7,9 gehitu zen Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) joan den urrian, 2018ko hilabete beraren aldean. Guztira, 1.584 salerosketa egin ziren, 100.000 biztanleko 92, alegia, INE estatistika erakundeak ostiral honetan jakinarazi duenez.

EAEn urteko hamargarren hilabetean egindako 1.584 salerosketen artetik, gehienak etxebizitza libreen operazioak izan ziren (1.427), babesturiko etxebizitzen aurrean (157).

Etxebizitzen antzinatasunari erreparatzen bazaio, 292 operaziotan etxebizitza berriak salerosi ziren, eta beste 1.292 operazioetan, aldiz, bigarren eskuko etxebizitzak.