EZAEk bat egingo du igandeko Arte eta Saiakerako Zinemaren Europako Egunarekin

Arte eta Saiakerako Zinemaren Europako Egunaren kartela.
EZAE
Publicado: sábado, 12 octubre 2019 11:42

BILBO, 12 Oct. (EUROPA PRESS) -

Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteak (EZAE) bat egingo du European Arthouse Cinema Day edo Arte eta Saiakerako Zinemaren Europako Egunaren laugarren edizioarekin, igandean, urriaren 13an. Arte eta Saiakerako Zinemen Elkarteen Nazioarteko Konfederazioak eta europar zinemaren zabalpena bultzatzen duen Europa Cinemas zinema aretoen sareak sustatutako ekimenak Europako zinema eta aretoen lana aintzat hartzen du. Iaz, 39 herrialdetako 650 zinem aretok hartu zuten parte egitasmoan.

Modu honetan, EZAEk jakinarazi duenez, kanpainarekin bat egin nahi izan du, bere helburuekin bat datorrelako, "zinema aretoen aberastasun kulturala defendatuz eta aretoek hiritar guztien topaleku gisa duten garrantzia azpimarratuz". Horrela, EZAEko aretoek europar zinemaren ospakizunean parte hartuko dute karteldegian duten europar ekoizpen bati beherapena eginez.

Gipuzkoako eta Bizkaiko 57 zinema areto batzen dituzten EZAEko 14 areto gehitu dira ospakizunera. Hain zuzen, Donostiako SADE enpresaren Principe eta Antiguo Berrik; Areto enpresaren Lekeitioko Ikusgarri, Durangoko Gran Cinema Zugaza, Eibarko Coliseo Antzokia eta Getxo Zinemak; Hirutek enpresaren Andoaingo Bastero kulturgunea, Zumarragako Zelai Arizti, Villabonako Gurea, Oñatiko zine eta Lazkaoko Areria zine aretoek; Bilboko Golem Alhondiga eta Multicinesek; eta Errenteriako Niessen Zinemak parte hartuko dute ekimenean.