Félix Linares, Victoria Cañas eta Isidro Elezgarai, 2018ko Bilboko Ospetsuak

Hiru bilbotar ospetsu berri izendatu ditu udalak
BILBOKO UDALA
Actualizado: martes, 11 diciembre 2018 14:17

BILBO, 11 (EUROPA PRESS)

Félix Linares, Victoria Casas eta Isidro Elezgarai dira 2018ko Bilboko Ospetsuak, Juan Mari Aburto alkateak Gobernu Batzordearen bileran astearte honetan jakinarazi duenez. Izendatuek abenduaren 17an jasoko dute saria.

Bilboko Udalak 2001ean eratu zuen Bilboko Ospetsua aintorpena, beren jardunean egindako ibilbidearen ondorioz hiriaren izen ona zabaltzen lagundu duten pertsonak eta erakundeak aintzatesteko helburuarekin.

Horrela, Félix Linares telebista aurkezle eta irrati esatariak "kultura, literatura, artea eta zinema bultzatzearen aldeko bilbotar konpromisoagatik" jaso du izendapena, eta Victoria Cañas enpresariak, "emakume ekintzaile eta enpresari arrakastatsua izateagatik eta Bilbon egindako artearen eta diseinuaren aldeko apustuagatik". Azkenik, Isidro Elezgarai Unicef Euskadiko presidenteak "haurrekiko eta munduko beste herri batzuekiko Bilboren elkartasunaren eredu izateagatik" jasoko du aitorpena.