Iñigo Muguruza omenduko dute abenduaren 17an, Bilboko Kafe Antzokian

Iñigo Muguruzari omenaldia.
FERMIN MUGURUZA

Actualizado: martes, 12 noviembre 2019 12:36

BILBO, 12 (EUROPA PRESS)

Iñigo Muguruza zena omentzeko ekitaldia antolatuko dute bere urtebetetze egunean, abenduaren 17an, Bilboko Kafe Antzokian, eta berarekin aritu ziren taldeetako musikariek, idazleek eta antzerkigileek parte hartuko dute, besteak beste. Iñigo Muguruza irailearen 5ean hil zen, gaixotasun baten ondorioz.

Fermin Muguruza anaiak sare sozialetan iragarri duenez, zendu arren, "bere gogoa hilezkorra da eta bere urtebetetze egunean omenaldia egingo diogu berarekin aritu ginen taldeetako musikari, idazle eta antzerkigileok".

Horrela, Iñigo Muguruzaren inguruko topaketa honetan bere sortzaile ibilbide osoko uneak izango dira ordezkatuta, Kortatu taldetik hasita, bere azken egitasmoa izan zen Hiru Leike-raino. Tartean izango dira Barixeku, Pikete Lerroa, Sagarroi + Lurra, Delirium Tremens, NG Brigada Peligrox, Tenk, Zati Bat (Ezekiel), Paula eta Ane, eta Hiru Leike + Indidxabak.

Ekitaldia 20:00etan hasiko da, eta sarreren salmenta datorren ostiralean abiatuko da, azaroaren 15ean, goizeko 11:00etan, Bilboko Kafe Antzokiko webgunean: http://www.kafeantzokia.eus/.