Itzultzaile Automatiko Neuronala aurkeztuko du asteazkenean Eusko Jaurlaritzak

Actualizado: martes, 15 octubre 2019 12:01

DONOSTIA, 15 (EUROPA PRESS)

Eusko Jaurlaritzako arduradunek Itzultzaile Automatiko Neuronala aurkeztuko dute asteazkenean, urriaren 16an, Donostian duen egoitzan. Adimen artifizialetik abiatuta herritarren erabilerarako sortutako proiektu praktikoa da.

Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak aurkeztuko dute Itzultzaile Automatiko Neuronala. Aurkezpena 12:00etan izango da, Jaurlaritzak Donostian duen egoitzan.