Jaurlaritzak 40.000 euro zuzenduko ditu "Ttap" euskarazko aldizkari digitala laguntzera

"Ttap" Aldizkariaren Azken Zenbakiaren Azala
TTAP
Actualizado: martes, 11 diciembre 2018 17:49

GASTEIZ, 11 (EUROPA PRESS)

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak 40.000 euroko diru laguntza zuzena onartu du astearte honetan Tokikom toki komunikabideen sarearentzat, "Ttap" euskarazko aldizkari digitalaren sorrera diruz laguntzeko. Tokikomek euskarazko toki komunikabideak biltzen ditu eta "Ttap" aldizkariaren bidez produktu berritzaile bat jarri du abian, Jaurlaritzatik azaldu dutenez.

"Ttap" aldizkari digital berriak ikusteko, entzuteko eta irakurtzeko edukiak eskaintzen ditu, sakelako telefonoen eta tabletaren bitartez. Tokikometik adierazi dutenez, helburua da "minutu asko izan gabe ere ordu laurden batean goitik behera ikusteko aldizkaria eskaintzea".

"Edukiari dagokionez, gertuko gaiak landuko ditu, modu azkar eta erosoan kontsumitzeko moduan. Hamasei orrialde edo pantaila izango ditu eta ordu laurdenean irakurri ahal izango da. Edukietan sakondu nahi duenak beti izango du horretarako aukera, landutako audio eta bideo piezen bidez", azaldu dute.

Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren iritziz, euskararen erabilera sustatzeko bidean lehentasuna da euskarazko hedabideak sustatzea eta euskal hiztunei eduki erakargarriak eskaintzea. Halaber, Jaurlaritzaren politiketan funtsezkoa da euskara ingurune digitalean indartzea.