Kamioi gidari bat hil da Irunen, trailer batekin talka egin ondoren

Actualizado: jueves, 2 julio 2020 12:08

DONOSTIA, 2 (EUROPA PRESS)

Kamioi gidari bat hil da ostegun honetan Irunen (Gipuzoa), GI-636 errepidean, trailer batekin aurrez aurre talka egin ondoren. Jarraian bi autok ere istripua izan dute, eta hiru zauritu arin daude, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak Europa Press berri agentziari adierazi dionez.

Istripua 09:40 aldera gertatu da, ostegun honetan, Irunen, GI-363 errepidean Hendaiara bidean, kamioi batek eta trailer batek aurrez aurre talka egin dutenean. Ondoren, bi autok ere talka egin dute ibilgailu astunekin.

Ezbeharraren ondorioz, kamioiaren gidaria ibilgailuan harrapatuta geratu da eta zauri oso larriak jasan ditu. Azkenean, hil egin da. Halaber, ondoren talka egin duten bi autoetako hiru bidaiarik zauri arinak izan dituzte. GI-636 errepidearen Hendaiarako erreia moztuta dago eta auto pilaketa handiak gertatzen ari dira.