21 de enero de 2020
9 de Abendua de 2019

SOS Gaztelugatxek Bermeoko eta Bakioko alkateekin eta udal alderdi politikoekin biltzeko asmoa du

SOS Gaztelugatxek Bermeoko eta Bakioko alkateekin eta udal alderdi politikoekin biltzeko asmoa du
SOS GAZTELUGATXE

BILBO, 9 (EUROPA PRESS)

SOS Gaztelugatxe plataformak bukatutzat eman ditu azaroaren erdialdera Bizkaiko Batzar Nagusietan ordezkaritza duten alderdi politikoekin hasitako bilerak eta, datozen egunei begira, Bermeoko eta Bakioko udaletan ordezkaritza duten alderdi politikoekin zein bi udalerrietako alkateekin batzea izango da plataformaren asmoa.

Gaztelugatxe inguruan aparkaleku bat egiteko eraikuntza proiektua geldiaraztea eskatzeko sorturiko herri plataformak orain arte egindako bileren "balorazio positiboa" egin du. "Bizkaiko Foru Aldundia Gaztelugatxe inguruan egiten ari den kudeaketaz ditugun ezadostasunak azaltzeaz gain, gure aldarrikapen eta proposamenak helarazi dizkiegu alderdi politikoei", azaldu dute bere ordezkariak.

Alderdi erantzunari dagokienez, EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PPk, "oposizio diren heinean, euren baliabideak erabiliko dituztela adierazi digute Foru Aldundiak Gaztelugatxeren gaineko proiektua birplanteatu dezan".

Halaber, PSE-EEk, "gobernukide den aldetik, egitasmoari buruzko informazio zehatza eskatuko duela jakinarazi digu", eta EAJri dagokionerz, "gure aldarrikapen eta proposamenak helaraziko dizkio Unai Rementeria ahaldun nagusiari".

"Bilera errondaren balorazio positiboa egiten dugu. Datozen egunei begira, plataformaren asmoa izango da Bermeo eta Bakioko udaletan ordezkaritza duten alderdi politikoekin zein bi udalerrietako alkateekin batzea", esan dute.